miércoles, 26 de octubre de 2016

Gure taldearen logoa eta eslogana.

Jadanik gure taldeak badauka bere logoa eta eslogana!! saiakuntza ugariren ondoren heldu gara gure helmugara!

Logoa:


Eslogana (aho korapiloa): 

GorringoStar kantu izar

GoStarGorringo arrautza zuringo

Ingo ingo ez ahal dugu egingo

Txorizo, patata eta arrautza gorringo

GorringoStar bazkari edar.

Eszenografiarako kontutan izan ditugun testuak


Gure antzezpena zerotik sortzen hasi behar izan dugunez, beharrezkoa izan zaigu ideia ezberdinak eskuratzea, hainbat informazio iturrietatik. Horien artean, nabarmenena eszenografia burutzeko eskuratu izan ditugun baliabideak izan dira, adibidez, irudiak, testuak eta abar. 

Gaurko honetan ordea, eszenografiaren inguruko testuetan zentratuko gara, eta jarraian irakurritako 7 testuen bibliografiak luzatuko dizkizuegu sarrera honetan. 

Testuen bibliografiak:

- Alonso, A. (2007). El teatro Barroco por dentro: espacios, escenografía y otros recursos de la
comedia áurea. Per Abbat: boletín filológico de actualización y didáctica, 2, 7-46 orr. (2016ko urriaren 7an berreskuratuta).

- Cerbera, J.(2003). Teoría y téctnica teatral. Alicante, Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes.
2016ko urriaren 9an berreskuratuta, http://www.cervantesvirtual.com/nd/ark:/59851/bmc6h4d6 orrialdetik berreskuratuta.

- Etchecoin , L. (s.d.). La escenografía demanda mundo. Algunas reflexiones sobre el campo y
el aporte original del escenógrafo Gastón Breyer. Escena 1- escenografía , direcciónde arte y
puesta en escena, 1, 1-5 orr. (2016ko urriaren 7an berreskuratuta)

- Gobierno de Chile CNCA RM eta ADTRES (2013). Herramientas para los Técnicos en Artes
Escénicas. El Diseño Teatral: Iluminación, vestuario y escenografía. LOM, Santiago. (2016ko Urriaren 7an berreskuratuta)

- Ramallo, S.F. (2000). La porticus scaenam en la arquitectura teatral romana. Introducción al
tema. Murcia, Universidad de Murcia.

- Ruesga, N. (2011). Metodología de la Plástica Escénica La producción artística. Anagnórisis,4. 1-22. (2016ko urriaren 6an berreskuratuta).

 - https://proyectandoideas.files.wordpress.com/2009/04/resumen-de-escenografia-basica-para-teatro-actual.pdf 


domingo, 23 de octubre de 2016

Asteko erreflexioa



Astebete baino gutxiago geratzen zaigu klaseak bukatzeko, eta praktikaldiei ongi etorria emateko.
Egia esan, gogo handiak ditugu klaseak denboraldi batez ixteko. Haize freskoa behar dugu ahalik eta arinen. Atseden apur bat praktikak hasi aurretik.

Azkenengo aste hauei erreparatuta, edo hobe esanda kurtsoa hasi ginetik gau arte, dexente zoratu gaituztela esan beharra daukagu. Beraz, egoera guzti honen aurrean gure iritzia eta inpresioak azaleratzea ezinbestekoa deritzogu... agian, geroxeago egoera aldatzen da eta auskalo! iritziz aldatu eta  listo! Baina zoritxarrez, orain arte izan ditugun sentsazioak txarrak izan direla esan beharra daukagu.

Gauza gehiegi egiteko eta disfrutatzeko tarte gutxi. Horrek azkenean ikasleon  frustrazioa, haserrea eta estutasuna areagotzen du. Arestian aipatu dugun bezala, praktikak hementxe dauzkagu eta gozatzen ikasteko gogoekin gaude. Esperientzia, teknikak eta ezagutza berriak berenganatzeko gogo izugarriekin noski.

Beraz, hausnarketa eta egoeraren berri eman ondoren esan beharra daukagu azken txanpan gaudela jada!
Eta bueltatzerakoan, lanari gogor ekin behar diogula berriz ere... bitartean disfrutatzera!!

 

miércoles, 19 de octubre de 2016

Esperimentatzen

Aste guzti hauetan egindako esperimentazio ezberdinak....


Jarraian arteko irakasgaian gure antzezpenerako egindako material ezberdinak ikusi ahal izango dituzue:








Datu interesgarriak

Gelan landutakoari probetxua ateraz...

Jadanik klasean hainbat kontzeptu jorratu ditugu, eta horietatik gehien harritu gaituena plazaratzea interesgarria izango litzatekeela pentsatu dugu.



Kono honen sortzailea Carlos Iñon dugu, eta taldeetan jolasean dauden indarrak islatzeko asmoarekin sortu zuen.

Irudian ikus dezakegun moduan, Manifiestotik Latentera heltzeko, konoan zehar hainbat kontzeptu azaltzen dira. Horiek argitzeko asmotan, lehenik eta behin konoaren bi puntu nagusiak zer diren azalduko dugu. Ondoren, horien inguruko definizio edo informazio laburra luzatuko dugu ondorengo puntuetan.

Kontzeptu nagusiak:
  • Manifiesto: Taldeetan agerian gelditzen dena izango litzateke.
  • Latente: Taldeetan izkutuan gelditzen den guztia.
Kontzeptu batetik bestera igarotzeko eman behar diren pausuak (ezkerreko kontzeptuak):

  • Afiliazioa: Pertenentzia sentimendua. Taldeko kidearen sentipena izaterakoan, bertaratzeko gogoak sortzen zaizkigu.
  • Kooperazioa: Elkarrekin eraikitzea. Elkarrekin eraikitzera ohitu behar gara.
  • Pertinentzia: Beste bi oinarriak finkatzean, azken hau gauzatzea posible izango da, beraz aurreko bi kontzeptuen batura da.
Aipatutako kontzeptuak betetzeko ezinbesteko puntuak (eskuineko kontzeptuak):

  • Komunikazioa: Elkar ulertzea, entzuten jakitea.
  • Ikaskuntza: Taldekideekin ikaskuntza prozesua burutzea, eta besteengandik ikastea.
  • Telé: Taldean lan egiterakoan gure jarrerak kontrolatzea, taldeko partaide guztiekin ez garelako berdin eramango. Gertatzen diren gauzetaz gai sentitzea. Lanerako klima egoki bat sortzea guztion zeregina dugu.
Informazio iturria: Vectores del cono invertido.




ASTEKO ERREFLEXIOA

Esperimentazioaren bidez sortuz...

Gaur  asteazkena IKT gelan, beste egunean hasitako dokumental txikiari amaiera eman diogu. Behin dokumentala bukatu ondoren interesgarria iruditu zaigu gure blogean publikatzea.


dokumental honetan aurkitu dezakezuena hurrengoa da:
  • Zer da automia.  
  • Autonomiaren inguruko ikuspuntu desberdinak.


Hasteko, autonomia zer den era labur batean azaltzen da. Jarraian, aspektu hau nola landu daiteke ikus daiteke. ondoren, egunerokotasunean nola gauzatzen den ikus daiteke adibide sinple batzuekin eta amaitzeko, autonomia era abstraktu batean irudikatuta agertzen da.

domingo, 16 de octubre de 2016

Asteko erreflexioa

Aste hau sentsazioz beteriko astea izan da. Egiteko ditugun lan ezberdinetan gehiago kokatu gara eta horrek estres sentsazioa ekarri digu taldeko partaide guztiei. Lanetan sakonago kokatzerako orduan , benetan konturatu gara zenbat lan geratzen zaigun egiteko eta practicum-erako denbora gutxi dugunez estutzen hasi gara.

Gure taldeari buruzko hausnarketa handia egin dugu aste honetan zehar. Mota ezberdinetako lanak egiterako orduan egoera eta sentimendu ezberdinak nahastu direlako. Gure gela den ohiko lan lekutik atera gara, hau da, kalera irten gara elkarrizketak eta gure lanarekin harremanean dagoen ingurugiro hurbilean dauden faktore ezberdinak aztertzera. Gure artean ez-ohikoa den ekintza honek eta IKT arloan erabili dugun klase bat pentsatzera eraman gaitu. 

Nahiz eta taldeko kideen arteko harreman oso ona eduki, badaude egoera batzuk non gure erlazioa marruskatzen den. Zer esan nahi dugu honekin? Lan bat planteatzen denean eta gure artean ideiak bota behar ditugunean, ez ditugu hitz egiteko txandak errespetatzen . Pentsatzen duguna, atoan konpartitu nahi dugu , ahaztuko zaigulako arrazoiarengatik edo momentuko emozioak horrela gauzatzen duelako. Modu honetan, modu inkontziete batean gure kideen ideiak zapaltzen ari gara eta hori izan daiteke gure antolakuntzaren ahultasun handiena. 

Behin honetaz konturatu eta gero, ekintza hau zainduko dugulakoan adostu dugu, batzuetan goiz antzematen baditugu arazoak, ez direlako inoiz arazo berriro bihurtuko. Beraz, gure ideiak eta egiten ditugun ekintza ezberdinak modu egoki batean aurrera eramateko, taldeko antolatzaile baten beharra sumatu dugu, ideiak eta ekintzak modu ordenatu eta baketsu batean aurrera eraman ahal izateko. 


Egia esan, lanerako talde oso handia gara eta kalera lan egiten atera ginenean bi talde txikitan banatu ginen lana arintzeko eta erosoago lan egiteko. Batzuk, unibertsitatean oso preziatua den esperientziaz beteriko irakaslearengana joan ziren autonomiaren garrantziari buruzko elkarrizketa bat eginez eta bideoan grabatzen. Beste batzuk, gure inguruan dauden autonomiaren adibide asko izoztu zituzten argazki kamera batekin. 

Azkenik, esan beharra dago, ariketa oso baliagarria izan dela, asko esperimentatu dugulako eta gure artean sentsazioak sortu dituelako, bai onak eta baita ez hain onak ere. Askotan gure ahuleziengatik asko ikas dezakegu eta aurretik esan bezala arazoa goiz hartuta konponbide ezin hobea bila genezake. Espero dugu talde moduan lan kooperatibo egoki bat gauzatzea eta hemendik aurrera denak eroso egotea lanean.  





miércoles, 5 de octubre de 2016

Asteko Erreflexioa

Hegoak astinduz, bidea eginez...

Beste aste bat igaro da, zehatzagoak izateko, ikasturteko 5.astea. Lehenengo asteetan zurrunbilo baten barruan sentitzen ginen, noraezean. Hala ere, pixkanaka gure buruak kokatzen joan izan gara, eta aste honetan, zurrunbilo horretatik argi izpi batzuk ikusten hasi gara. 

Asteetan zehar, ikasturte amaierarako egin behar dugun antzezlanaren gaia aukeratzen ibili izan gara. Hainbat proposamen atera izan ziren, eta eztabaidatzen aritu ondoren, azkenik badugu gure gaia: Autonomia!

Gaia zehaztu genuenean, antzezlanean kokatu genuen gure burua eta ondorengo galdera egin genion geure buruari: Nola irudikatu genezake autonomia gure antzezlanean?. Hainbat ideia atera ziren, eta ateratzen joan ahala, taldeko idazkariak ideiak orrian jaso zituen. Ideia dexente atera izan dira, eta oraindik aterako dira noski. Hala ere, guzti horietatik, erabili edo baliatu nahi ditugun ideia zehatz batzuk baditugu, eta hau kontuan izanik,, azkenean... EKOIZTEN HASI GARA!

Hona hemen, aste honetako gure ekoizpen prozesuaren irudi batzuk: 









martes, 4 de octubre de 2016

Asteko erreflexioa

Aste hau aurrekoa baino pixkat positiboagoa izan da, baina oraindik ikus daitezke estresa, nekea, amorrua eta inkonprentsioa. Elkarrizketak beti berdinak dira, etxerako lan mordoa...horrela lanez gainezka egon arte. Egunero, IKT-ko klaseetan esan behar ditugun hitzetan nabaritu egin da egoera hau. Lasaiago gaude IKT-ko irakasgaiarekiko, baina hala ere, hitzak ez dira oraindik positiboak izaten ari. Gehienak negatiboak edo neutroak dira.

Arreta deitu digun gauzetako bat, aurreko urteetako portfolioak ikustea izan da. Zelako lana!!!! Harriturik geratu gara...Batzuk oso landuak zeuden...profesionalak izango balira bezala. Horiek ikustean, lehenengo sentzazioa, harridura eta ezintasuna izan da. Nola egingo dugu guk horrelako portfolioa?? Ez daukagu horrelako lan osatu bat egiteko denbora askorik!... Izan ere, unibertsitatetik kanpo batzuk lan egiten dugu, eta bestelako ardurak batzuk ditugu. Hala ere, ideiak hartzeko eta horiek ordenatzeko balio izan digu.

Ea zer eskaintzen digun hurrengo asteak...