miércoles, 28 de diciembre de 2016

Dramatizazioa lantzen ikastetxe desberdinetan

Kaixo berriz gure irakurle maiteok!

Badakizuenez, praktikaldian murgilduta gaude eta bertan nola lantzen den dramatizazioa ikasgeletan behatu ahal izan dugu. Sarrera honetan San Prudentzio Ikastetxean (Gasteiz) nola lantzen den azalduko dugu.

Ikastetxe honen kasuan 5 urteko umeek batez ere ingelesa lantzen dutenean dramatizazioa erabiltzen dute. Bertan proiektuka ibiltzen dira eta orokorrean plangintza hurrengoa da: proiektuan zehar istorio edo ipuin bat ikastea, honekin erlazionatuta dauden zenbait ariketa egitea eta azkenik, ipuin edo istorio hau errepresentatzea.

Ipuina edo istorioa errepresentatzeko kartoi mehe bat eta berrerabili ahal diren zenbait pegatinak erabiltzen dituzte. Istorioa edo ipuina aurrera doan heinean umeek pegatinak mugitzen dituzte (hauek pertsonaiak direlako) eta beraiek egiten dute kontaketa. Orokorrean umeek oso gustora egoten dira ekintza hau egiten eta oso ondo ikasten dute ipuina edo istorioa, gainera ingelesez.

Gure ustez, ariketa hau guztiz baliagarria da eta gainera polita, umeek gustora ibiltzen direlako.

domingo, 25 de diciembre de 2016

Dramatizazioa praktiketako egonaldian

Kaixo irakurle agurgarri horiek!

Jada oporretan gaudela gogoeta txiki bat egiteko garaia heldu dela uste dugu. Horretarako gure praktiketako egonaldiari buelta bat eman diogu dramatizazioa nola lantzen den gogoratzeko.

Hori egin ostean konturatu egin gara dramatizazioa dantzaren edo ipuin kontaketaren bidez lantzen dela. Hurrengo lerroetan Traña-Matienako Herri Eskolan nola lantzen den azalduko dugu.

Matienan dramatizazioari ez zaio garrantzia ematen, plan orokorrean behintzat. 3 urteko gela batean irakasle berritzaile bat dago, eta honek dramatizazioari garrantzi handia ematen dio.

Lehenik eta behin irakasle honek ipuin bat aukeratzen du. Bigarrenik ipuina bi astez gutxi gora behera kontatzen du; modu horretan umeek istorioa ezagutzen eta barneratzen joango dira. Behin bigarren pausu hori eginda hirugarren bat dator: ipuina dramatizatzea.

Horretarako pertsonaiak banatzen ditu. Adibidez otso bat, orein bat, txerri bat, untxi bat eta hartz bat. Modu horretan bost pertsonai izango lirateke bakarrik, hori dela eta bi aukera ditu buruan; edo pertsonai berdinak errepresentazio berdinean biderkatzea edo funtzioa behin baino gehiagotan egitea. 

Behin pertsonaien kontua argi izanda, hauek nola karakterizatu daitezke bere kabuz lantzen du; pertsonaien aurpegiak kareta bihurtzea. Pausu honetan nik egingo nukeena: karetak edo jantziak haiekin prestatzea eta haien parte hartzea sustatzea.

Beraz bere ideia berritzaileak egokiak iruditzen zaizkigu, baina gure ustez umeen inplikazioa falta da. Umeen parte hartzea sustatzeko mila modu daude horietako batzuk ipuinaren aukeraketa, kontatzeko modua (txotxongiloak, itzal txinatarrak...) pertsonaien aukeraketa edo hauen karakterizazioan parte hartzea izango litzateke.




Beraz berriz ere, dantzarekin gertatzen den bezala, umearen parte hartzea sustatzen ez badugu, nahiz eta ariketa berria izan eskema zaharra jarraitzen du; irakasleek askatasuna ezabatzen dute eta ez diete parte hartze aktiboari garrantzia ematen.

domingo, 18 de diciembre de 2016

GABONAK ATE JOKA!!


Arratsalde on!

Duela bi aste, udazkena proiektuari amaiera eman genion eta beste proiektu berri batekin hasi baino lehen, etenalditxoa izan dugu gabonei ongi etorria emateko. Ohiko ordutegia jarraitu izan dugu, baina datozen egunak bereziak direnez, jarduera bereziak prestatuko ditugu. Arestian aipatu bezala,  azkenengo aste bi hauetan, hainbat gauza egin ditugu!! Hasteko, euskararen astea ospatu dugu,  horretarako euskal kulturarekin erlazionatutako hainbat abesti ikasi, dantzatu ditugu.
Gainera euskararen maskotatxoa ezagutu dugu! Euskararen txantxangorria! Istoriotxoa ezagutu ondoren eta euskararen inguruan luze hausnartu ondoren, ikasleei txantxangorriaren irudiak banatu dizkiegu, zetazko koloretako bolatxoekin txoritxoa apaintzeko eta ondoren gela apaintzeko. 

Euskararen astearekin batera, zinemara joan gara ere, kroko dragoi txikia ikustera! ikasle guztiak ikaragarri disfrutatu dute, egun horretako gairik inportanteena bihurtu baita!! Hurrengo egunak gabon kantak aukeratzeari ekingo diogu. Behin gustoko gabonkantak aukeratu ondoren, entseguak prestatu, azaroaren 22 an Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria emateko. Bitartean aurretik geratzen zaizkigun egunak disfrutatu, txintxo ibili eta zoriontsuak izan!

                                                                                            Urte Berri On

miércoles, 14 de diciembre de 2016

Praktiketako 5.astea

(Azaroaren 28tik abenduaren 4ko sarrera, zirriborroetan geratutakoa)
Hemen gaituzue berriro gure praktiketan bizi ari garen esperientzia berriak konpartitzen.

Honako aste honetan, udazkeneko gaiarekin amaitzeko eta euskararen eguna aurretik ospatzeko asmoarekin pintxo lehiaketa izan dugu ikastolan!!!

Lehiaketa honetan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako neska mutilak parte hartu dute.

Gure gaiarekin lotura duen pintxoa egin dugu: itsasbasoko nahaskia. Denon artea prestatu dugu txanpiak, gulak eta arrautzak sukaldatuz. Hain goxoa egon da zein Lehiaketa irabazi dugula!!!! Txapeldunak HH5-eko neska- mutilak!!

Aste honetan amaitu izan dugu gai hau lehiaketarekin eta guk eginiko udazkeneko erakusketa batekin. Bertan, fruitu lehor ezberdinak, perretxikoak , hostoak etab. ikusgarri daude guraso nahiz gainerako ikasleentzako.

Gure esperientzia handitzen doa eta hurrengo gairako prest dauzkagu ideia guztiak. GABONAK!!!

lunes, 12 de diciembre de 2016

praktikaldian egiten ditugun ekintzak¡¡

Kaixo¡¡

Astero moduan hemen gaude praktikaldian bizi, ikasi eta egiten duguna kontatzen.

Dakizuenez, Abenduan gaude eta jadanik eskoletan gabonak lantzen hasi gara. Haste hauetan dramatizaziorekin loturiko jarduera desberdinak ikusi izan ditugu. Eskola batzuetan Gabonak gai bezala hartuta proiektu bat garatzen dute eta horretarako ekintza desberdinak egiten dituzte, zuhaitzak margotu, abestiak ikasi eta abestu, dantzak, gaztain festa....

Beste eskoletan berriz, haurren adinaren arabera oso txikiak direnez, olentzero ikustera joaten dira patiora edo olentzeroren abestia ikasten dute eta abesten dute, keinuak erabiliz.


Horrez gain, haste honetan deigarriena edo gustatu izan zaiguna, urte bateko gelan haurrak txotxongiloak gustukoa dutenez, jolasteko atera dugu eta txotxongiloen pertsonaiak aprobetxatuz, txano gorritxuren ipuina kontatu diegu, pertsonaien ekintza desberdinak eginez. Haurrak oso gustora egon dira eta asko gustatu zaie. Ipuina entzun eta gero haurrak txotxongiloak hartu eta beraiek antzezten saiatu dira.