Mostrando entradas con la etiqueta antolakuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta antolakuntza. Mostrar todas las entradas

jueves, 26 de enero de 2017

Unibertsitatera buelta!


Eguerdi on irakurleok!!!

Unibertsitatean gaude berriz ere, eta ondorioz,  gure burua birrantolatzea tokatzen zaigu!!

Hasteko, jada aurreko sarreretan aipatu izan dugun moduan, antzezlan bat prestatzen ari gara, pausoz pauso. Hori dela eta, hausnarketa bat egin dugu, orain arte jasotako edukiak eta baliabideak mahai gainean jarriz. Lehenik eta behin, esan beharra daukagu, aipatutako prozesua bakarka egin dugula eta ondoren guztiok batera bildu eta bakoitzaren ideiak komentatu ditugula. Ateratako ideia guztietatik esanguratsuenak bildu eta idatzi ditugu.

Jarraian agertzen diren irudietan beraz, orrian jaso izan dugun guztia ikusi ahal izango duzue:




Bistakoa denez, oraindik  ez daukagu antzezlanaren inguruko ideia finko bat, baina espero dugu poliki-poliki ideia finkatzen joatea. Dena den, lanean jarraituko dugu buru-belarri!


miércoles, 28 de diciembre de 2016

Dramatizazioa lantzen ikastetxe desberdinetan

Kaixo berriz gure irakurle maiteok!

Badakizuenez, praktikaldian murgilduta gaude eta bertan nola lantzen den dramatizazioa ikasgeletan behatu ahal izan dugu. Sarrera honetan San Prudentzio Ikastetxean (Gasteiz) nola lantzen den azalduko dugu.

Ikastetxe honen kasuan 5 urteko umeek batez ere ingelesa lantzen dutenean dramatizazioa erabiltzen dute. Bertan proiektuka ibiltzen dira eta orokorrean plangintza hurrengoa da: proiektuan zehar istorio edo ipuin bat ikastea, honekin erlazionatuta dauden zenbait ariketa egitea eta azkenik, ipuin edo istorio hau errepresentatzea.

Ipuina edo istorioa errepresentatzeko kartoi mehe bat eta berrerabili ahal diren zenbait pegatinak erabiltzen dituzte. Istorioa edo ipuina aurrera doan heinean umeek pegatinak mugitzen dituzte (hauek pertsonaiak direlako) eta beraiek egiten dute kontaketa. Orokorrean umeek oso gustora egoten dira ekintza hau egiten eta oso ondo ikasten dute ipuina edo istorioa, gainera ingelesez.

Gure ustez, ariketa hau guztiz baliagarria da eta gainera polita, umeek gustora ibiltzen direlako.

miércoles, 19 de octubre de 2016

Datu interesgarriak

Gelan landutakoari probetxua ateraz...

Jadanik klasean hainbat kontzeptu jorratu ditugu, eta horietatik gehien harritu gaituena plazaratzea interesgarria izango litzatekeela pentsatu dugu.



Kono honen sortzailea Carlos Iñon dugu, eta taldeetan jolasean dauden indarrak islatzeko asmoarekin sortu zuen.

Irudian ikus dezakegun moduan, Manifiestotik Latentera heltzeko, konoan zehar hainbat kontzeptu azaltzen dira. Horiek argitzeko asmotan, lehenik eta behin konoaren bi puntu nagusiak zer diren azalduko dugu. Ondoren, horien inguruko definizio edo informazio laburra luzatuko dugu ondorengo puntuetan.

Kontzeptu nagusiak:
  • Manifiesto: Taldeetan agerian gelditzen dena izango litzateke.
  • Latente: Taldeetan izkutuan gelditzen den guztia.
Kontzeptu batetik bestera igarotzeko eman behar diren pausuak (ezkerreko kontzeptuak):

  • Afiliazioa: Pertenentzia sentimendua. Taldeko kidearen sentipena izaterakoan, bertaratzeko gogoak sortzen zaizkigu.
  • Kooperazioa: Elkarrekin eraikitzea. Elkarrekin eraikitzera ohitu behar gara.
  • Pertinentzia: Beste bi oinarriak finkatzean, azken hau gauzatzea posible izango da, beraz aurreko bi kontzeptuen batura da.
Aipatutako kontzeptuak betetzeko ezinbesteko puntuak (eskuineko kontzeptuak):

  • Komunikazioa: Elkar ulertzea, entzuten jakitea.
  • Ikaskuntza: Taldekideekin ikaskuntza prozesua burutzea, eta besteengandik ikastea.
  • Telé: Taldean lan egiterakoan gure jarrerak kontrolatzea, taldeko partaide guztiekin ez garelako berdin eramango. Gertatzen diren gauzetaz gai sentitzea. Lanerako klima egoki bat sortzea guztion zeregina dugu.
Informazio iturria: Vectores del cono invertido.




domingo, 16 de octubre de 2016

Asteko erreflexioa

Aste hau sentsazioz beteriko astea izan da. Egiteko ditugun lan ezberdinetan gehiago kokatu gara eta horrek estres sentsazioa ekarri digu taldeko partaide guztiei. Lanetan sakonago kokatzerako orduan , benetan konturatu gara zenbat lan geratzen zaigun egiteko eta practicum-erako denbora gutxi dugunez estutzen hasi gara.

Gure taldeari buruzko hausnarketa handia egin dugu aste honetan zehar. Mota ezberdinetako lanak egiterako orduan egoera eta sentimendu ezberdinak nahastu direlako. Gure gela den ohiko lan lekutik atera gara, hau da, kalera irten gara elkarrizketak eta gure lanarekin harremanean dagoen ingurugiro hurbilean dauden faktore ezberdinak aztertzera. Gure artean ez-ohikoa den ekintza honek eta IKT arloan erabili dugun klase bat pentsatzera eraman gaitu. 

Nahiz eta taldeko kideen arteko harreman oso ona eduki, badaude egoera batzuk non gure erlazioa marruskatzen den. Zer esan nahi dugu honekin? Lan bat planteatzen denean eta gure artean ideiak bota behar ditugunean, ez ditugu hitz egiteko txandak errespetatzen . Pentsatzen duguna, atoan konpartitu nahi dugu , ahaztuko zaigulako arrazoiarengatik edo momentuko emozioak horrela gauzatzen duelako. Modu honetan, modu inkontziete batean gure kideen ideiak zapaltzen ari gara eta hori izan daiteke gure antolakuntzaren ahultasun handiena. 

Behin honetaz konturatu eta gero, ekintza hau zainduko dugulakoan adostu dugu, batzuetan goiz antzematen baditugu arazoak, ez direlako inoiz arazo berriro bihurtuko. Beraz, gure ideiak eta egiten ditugun ekintza ezberdinak modu egoki batean aurrera eramateko, taldeko antolatzaile baten beharra sumatu dugu, ideiak eta ekintzak modu ordenatu eta baketsu batean aurrera eraman ahal izateko. 


Egia esan, lanerako talde oso handia gara eta kalera lan egiten atera ginenean bi talde txikitan banatu ginen lana arintzeko eta erosoago lan egiteko. Batzuk, unibertsitatean oso preziatua den esperientziaz beteriko irakaslearengana joan ziren autonomiaren garrantziari buruzko elkarrizketa bat eginez eta bideoan grabatzen. Beste batzuk, gure inguruan dauden autonomiaren adibide asko izoztu zituzten argazki kamera batekin. 

Azkenik, esan beharra dago, ariketa oso baliagarria izan dela, asko esperimentatu dugulako eta gure artean sentsazioak sortu dituelako, bai onak eta baita ez hain onak ere. Askotan gure ahuleziengatik asko ikas dezakegu eta aurretik esan bezala arazoa goiz hartuta konponbide ezin hobea bila genezake. Espero dugu talde moduan lan kooperatibo egoki bat gauzatzea eta hemendik aurrera denak eroso egotea lanean.