Mostrando entradas con la etiqueta lanak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lanak. Mostrar todas las entradas

lunes, 6 de marzo de 2017

Azken txanpa!!

Aste bat igaro da eta hemen gaituzue berriro!!

Kurtsoko azken astea dugu unibertsitatean, eta jada urduritasunak nabaritzen hasiak dira. Aste honetan azkenengo entsegua eta antzerkiaren aurkezpena daukagu. Gure proiektua bere amaierara heltzen ari da eta egia esan, alde batetik gogotsu gaude, baina beste batetik oso urduri. Izan ere, orain arte izandako entseguetan gauza batzuk ez dira guk nahi bezala atera. Beraz, azkenengo entseguan dena ondo antolatuta eta prest utzi behar dugu, proiektuaren aurkezpenean dena ondo irten dadin. 

Antzezlaneko atrezzoari dagokionez, oraindik ere gauza batzuk amaitzear ditugu, baina zorionez, azkar bukatu ditzakegun gauzak dira, konplexutasunik gabekoak. Pertsonaien janzkerak ordea, amaituta dauzkagu, eta horrek ere atrezzoko objektuetan zentratzeko aukera gehiago ematen digu. 

Lan idatziei dagokienez, aipatu beharra daukagu proiektuaren inguruko lana amaituta dagoela, nahiz eta oraindik zuzenketa batzuk burutu behar izan. Hala ere, Hizkuntza Plastiko eta Ikusizkoa izeneko irakasgaian, lan bat amaitzear daukagu, eta honek ere gure estresa areagotzen du. 

Laburbilduz, aste hau nahiko estresantea izango dela sumatzen dugu, gelditzeko aukerarik emango ez diguna. Beraz, arnasa sakon hartzea eta guztiari ahal den moduan aurre egitea tokatzen zaigu, dauzkagun indar guztiak ateraz. 

Antzezlanaren aurkezpena aste honetan izango denez, honen sipnosia utziko dizuegu ondorengo lerroetan, baina benetan zer gertatzen den ikusi nahi baduzue, ostegunean eguerdiko 14:00etan, Hezkuntza eta Kirol fakultateko gimnasioan itxaroten zaituztegu. Besterik gabe, aipatu moduan, hona hemen sipnosia: 

Egun batean protagonistaren gurasoak janari bila joan ziren. Txoria bakarrik zegoela, haize bolada batek bere habia basoan barrena eraman zuen. Noraezean sentitzerakoan bere gurasoen falta sumatu zuen. Hain txikia zenez ez zekien hegan egiten eta basotik ibiliz haien bila abiatu zen. Bidean barrena pertsonaia desberdinekin topo egin zuen eta hauek haien laguntza eskaini zioten autonomia mota desberdinak azalduz.

domingo, 22 de enero de 2017

Practicumaren amaiera

Gabon irakurleok!!

Aurretik aipatutako moduan aste honetan bi sarrera izango ditugu. Gure practicum-a amaitu da eta orain unibertsitatera bueltatzeko ordua da. Pena handiz amaitzen dugu esperientzia hau eta pertsonalki esan dezaket oso esperientzia atsegina dela. Hezitzaile rola hartu eta gero nire ezagupenak eta esperientziak handituz joan dira , azkenean errealitatean kokatu egiten gara eta unibertsitatean landutako gauzak praktikan jartzean benetan ikasteak ekartzen du. Oso baliagarriak izan dira praktika hauek eta laister egoera horrerata bueltatzea espero dut.

Agur polita izan zen, jaialdi txiki bat antolatu genuen non haurrek musika, merendola eta eskulanak egin zituzten. Haiek egindako argazki album bat oparitu zidaten eta oso eskertuta nago jaso dudan tratuagatik. Irakasle nahiz ikasleak oso ondo zaindu naute egonaldi honetan eta egoera errealak bizitzen lagundu didate.

Orain, unibertsitatera bueltatzea dagokigu, gure azken lanak antolatu eta aurkezteko. Oso denbora gutxi dugu eskatutako guztia antolatzeko, egian esan ikasturte honen antolakuntza zoratuta gaitu baina esfortsu handiz guztia antolatuko dugu modu honean gure ikasketak amaitzeko.

Besterik gabe, datorren astera arte !!!

domingo, 8 de enero de 2017

Gabonetako oporren azken astea!

Arratsalde on guztioi! Hemen gaude berriz, sarean! Aste honetan Presentación de María ikastetxeari buruz hitz egingo dugu. Ikastetxe hau, super proiektu batean murgilduta dago. Ikastetxea ospitalea bihurtu dugu, PRESENKIDETZA izenekoa. Ospitalearen izena bi hitz hauetatik eratorritik sortuta dago: PRESEN (tación de Maria) eta (osa) KIDETZA. Proiektu oso polita eta interesgarria izaten ari da, ikastetxe osoan lanean dauden pertsona guztiak parte hartzen dutelako. Hala nola, irakasleak, gurasoak, ikasleak...
Proiektu honi hasiera emateko, gela bakoitzean medikuntzarekin zerikusia duen espezializate bat oinarritzat hartu du eta lanean jarri dira. Gure kasuan, 3.urteko gela hartuko dugu abiapuntutzat eta aukeratutako espezialitatea pediatria izan da. Irakaslearekin batera, proiektua aurrera eramateko zenbait baliabide prestatu dituzte: Itxaron gela, medikuaren mahaia, ordenagailua, erradiografien arbela... Honekin batera, esan beharra dugu ikasleen gurasoek izugarri inplikatu direla proiektua gauzatu ahal izateko medikuek behar dituzten objektu asko ekarriz: tiritak, bendak, gomazko eskularruak, erradiografiak, maletinak...

Behin proiektuari amaiera emateko, erakusketa prestatzeko aukera iritsi zen.  Gainera ikastetxe honetan ikasten ari diren HH-ko goi zikloko ikasleak,  osasunari buruzko musikala prestatu eta aurkeztu zuten. Azkenik ikastetxera bi anbulantzia etorri ziren, umeei barrutik nolakoak diren erakusteko. Proiektuaren ondorio bezala guztiz aberasgarria izan dela esan dezakegu.

Eta hau dramatizazioarekin zer ikusirik badu? Bai, asko! Umeak proeiktu osoan zehar asko inplikatu baitirelako, zehazki: abestiekin, jolas sinbolikoarekin eta ekintzekin, bakoitzak barruan gordeta duen dramatizazio potentzial guztia azalaratuz.

Zein polita den umeak dramatizatzen ikustea! Gora dramatizazioa!

Hurrengora arte, ondo pasa eta disfrutau!!!

:)

miércoles, 28 de diciembre de 2016

Dramatizazioa lantzen ikastetxe desberdinetan

Kaixo berriz gure irakurle maiteok!

Badakizuenez, praktikaldian murgilduta gaude eta bertan nola lantzen den dramatizazioa ikasgeletan behatu ahal izan dugu. Sarrera honetan San Prudentzio Ikastetxean (Gasteiz) nola lantzen den azalduko dugu.

Ikastetxe honen kasuan 5 urteko umeek batez ere ingelesa lantzen dutenean dramatizazioa erabiltzen dute. Bertan proiektuka ibiltzen dira eta orokorrean plangintza hurrengoa da: proiektuan zehar istorio edo ipuin bat ikastea, honekin erlazionatuta dauden zenbait ariketa egitea eta azkenik, ipuin edo istorio hau errepresentatzea.

Ipuina edo istorioa errepresentatzeko kartoi mehe bat eta berrerabili ahal diren zenbait pegatinak erabiltzen dituzte. Istorioa edo ipuina aurrera doan heinean umeek pegatinak mugitzen dituzte (hauek pertsonaiak direlako) eta beraiek egiten dute kontaketa. Orokorrean umeek oso gustora egoten dira ekintza hau egiten eta oso ondo ikasten dute ipuina edo istorioa, gainera ingelesez.

Gure ustez, ariketa hau guztiz baliagarria da eta gainera polita, umeek gustora ibiltzen direlako.

domingo, 25 de diciembre de 2016

Dramatizazioa praktiketako egonaldian

Kaixo irakurle agurgarri horiek!

Jada oporretan gaudela gogoeta txiki bat egiteko garaia heldu dela uste dugu. Horretarako gure praktiketako egonaldiari buelta bat eman diogu dramatizazioa nola lantzen den gogoratzeko.

Hori egin ostean konturatu egin gara dramatizazioa dantzaren edo ipuin kontaketaren bidez lantzen dela. Hurrengo lerroetan Traña-Matienako Herri Eskolan nola lantzen den azalduko dugu.

Matienan dramatizazioari ez zaio garrantzia ematen, plan orokorrean behintzat. 3 urteko gela batean irakasle berritzaile bat dago, eta honek dramatizazioari garrantzi handia ematen dio.

Lehenik eta behin irakasle honek ipuin bat aukeratzen du. Bigarrenik ipuina bi astez gutxi gora behera kontatzen du; modu horretan umeek istorioa ezagutzen eta barneratzen joango dira. Behin bigarren pausu hori eginda hirugarren bat dator: ipuina dramatizatzea.

Horretarako pertsonaiak banatzen ditu. Adibidez otso bat, orein bat, txerri bat, untxi bat eta hartz bat. Modu horretan bost pertsonai izango lirateke bakarrik, hori dela eta bi aukera ditu buruan; edo pertsonai berdinak errepresentazio berdinean biderkatzea edo funtzioa behin baino gehiagotan egitea. 

Behin pertsonaien kontua argi izanda, hauek nola karakterizatu daitezke bere kabuz lantzen du; pertsonaien aurpegiak kareta bihurtzea. Pausu honetan nik egingo nukeena: karetak edo jantziak haiekin prestatzea eta haien parte hartzea sustatzea.

Beraz bere ideia berritzaileak egokiak iruditzen zaizkigu, baina gure ustez umeen inplikazioa falta da. Umeen parte hartzea sustatzeko mila modu daude horietako batzuk ipuinaren aukeraketa, kontatzeko modua (txotxongiloak, itzal txinatarrak...) pertsonaien aukeraketa edo hauen karakterizazioan parte hartzea izango litzateke.




Beraz berriz ere, dantzarekin gertatzen den bezala, umearen parte hartzea sustatzen ez badugu, nahiz eta ariketa berria izan eskema zaharra jarraitzen du; irakasleek askatasuna ezabatzen dute eta ez diete parte hartze aktiboari garrantzia ematen.