Mostrando entradas con la etiqueta Klasea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Klasea. Mostrar todas las entradas

domingo, 19 de febrero de 2017

Hausnarketarako momentua

Kaixo lagunak!

Pasaden egunean gure Bloggaren eta Sites-aren buruzko aurkezpen bat egin genuen klasean. Aurkezpen honen bidez gure klase-kideek kurtsoan zehar egin dugun lana ikusi eta zenbait ideia hartu ahal izan zituzten.

Aurkezpena egiten genuen bitartean gure plataformek zituzten zenbait "arazo" edo "ahulezi" detektatu genituen, horregatik sarrera honen izenburua, hausnarketarako momentua heldu delako.

Ikusi ahal izan dugu, nola gure lana zentratu egin da batez ere bakarrik informazioa botatzean, eta ez benetako eta baliozko hausnarketa bat egitean. Horregatik talde bezala pentsatu dugu, beharrezkoa dela egin dugun lanari buelta bat ematea, hau gure etorkizunerako baliozkoa izan dezan.

Beraz, egoera hau ikusita lanari ekingo diogu eta gure buruak zentuko ditugu plataforma hauei etekinik handiena ateratzeko.

sábado, 21 de enero de 2017

Praktiketako azken aurreko astea

Kaixo irakurle maiteok!!

Gure praktikaldiak amaitu zaizkigu! aurreko astean ez genuenez sarrera berririk egin, aste honetan aurreko astearen inguruko sarrera bat eta aste honetako beste eskegiko ditugu!

irakurtzen ari zareten sarrera hau beraz, aurreko asteari begira egingo dugu! Urtarrilaren 9tik 13ra bitartean, San Martin ikastetxeko 2 urteko gelan, 3 abesti berri aurkeztu zitzaizkien haurrei, esaterako: ikusi makusi, kuku kuku eta pingui pinguino. 

Gaurko honetan hortaz, aurreko sarrera batean egindako berbera egingo dugu baina beste abesti bat aurkeztuz! oraingo honetan pingui pinguino abestiari zein mugimendu atxikitzen dizkioten azalduko dugu, zeuok ere praktikan jarri ahal izateko. 

Ezertan hasi baino lehen, "pingui pinguino" izeneko abestiaren letra zein den plazaratuko dugu:

Pingui Pinguino, txiki txikia
plist! plast! plist! plast!
sabela zuria.
Plist! plast! plist!plast!
sabela zuria.

txano borobila, bufanda gorria
plist! plast! plist! plast!
dotore jantzia.
plist! plast! plist! plast!
dotore jantzia.

ur hotzetan, ezkuin eta ezker
plist! plast! plist! plast!
mokoa luze oker.
Plist! plast! plist! plast!
mokoa luze oker.

negua heltzean, lodi lodia
plist! plast! plist! plast!
mugitu ipurdia.
plist! plast! plist! plast!
mugitu ipurdia.
(x2)

Abestiaren letra zein den jakinda, orain egiten diren mugimenduak azalduko ditugu:

1. Pingui pinguino txiki txikia. (eskuekin txikia kontzeptua azaldu)
2. Plis! plast! plist! plast! (txaloak, eskuetatik hautsa kentzen dugun moduko mugimendua eginez)
3. Sabela zuria. (esku batekin sabela igurtzi)
4. Txano borobila, bufanda gorria. ( txanoa irudikatu hatzamar batekin zirkulua irudikatuz buruan, bufanda, esku batekin bufanda lepotik bera zintzilik irudikatu)
5.Plis! plast! plist! plast! (txaloak, eskuetatik hautsa kentzen dugun moduko mugimendua eginez)
6. Dotore jantzia (bi eskuekin gorputzaren irudia jarraitu, goitik bera)
7. Ur hotzetan eskuin eta ezker (eskuak eskuinera eta ezkerrera mugitu)
8. Plis! plast! plist! plast! (txaloak, eskuetatik hautsa kentzen dugun moduko mugimendua eginez)
9. Mokoa luze oker. (esku batekin mokoa irudikatu, ahotik hasiz eta beherutz)
10. Negua heltzean, lodi lodia (besoak zabaldu arku itxurarekin)
11.Plis! plast! plist! plast! (txaloak, eskuetatik hautsa kentzen dugun moduko mugimendua eginez)
12. Mugitu ipurdia (ipurdia mugitu)

Azaldutako guzti hau praktikan jartzeko, hona hemen abestia!



lunes, 28 de noviembre de 2016

Praktiketako 4.astea

Jada pasa zaigu beste aste bat...eta hortaz...hemen gaituzue berriro!

Gure praktikaldiak aurrera doazen heinean, gure esperientziak ere aberastuz doaz. Egun hauetan dramatizaio arloarekin loturiko hainbat jarduera burutu izan ditugu. Gaurko honetan gure geletan lantzen den abesti bati zein keinu atxikitzen diogun azalduko dugu.

Abestia "ikusi ikusi han" izenekoa da, eta ondorengo lerroetan abestiaren letra jarriko dugu:

Ikusi ikusi han 

teilatu gainean 

kriston aberea 

triziklo batean 

tronpa du aurrean 

isatsa atzean

ja ja ja ja 

elefantea da! 
(x8)


Abestiaren letra kontuan hartuz egiten diren mugimenduak: 

1. Ikusi ikusi han (eskuak begiak seinalatuz eta gero aurrera seinalatuz)

2. Teilatu gainean (teilatuaren forma egin eskuekin)

3. Kriston aberea (esku biekin borobil handi bat irudikatu)

4. Triziklo batean (besoak zirkuluan mugitu eta hankak astindu)

5. Tronpa du aurrean (bi besoekin tronpa irudikatu)

6. Isatsa atzean (eskuetako bat ipurdiaren parean jarri eta ezker eskuin mugitu)

7. Ja ja ja ja! (bi eskuekin sabela kolpatu poliki)

8. Elefantea da ( esku bateko hatz erakuslearekin gora-behera mugimenduak egin)

Guzti hau jakinda, orain zuen txanda da!!



miércoles, 19 de octubre de 2016

Esperimentatzen

Aste guzti hauetan egindako esperimentazio ezberdinak....


Jarraian arteko irakasgaian gure antzezpenerako egindako material ezberdinak ikusi ahal izango dituzue:








Datu interesgarriak

Gelan landutakoari probetxua ateraz...

Jadanik klasean hainbat kontzeptu jorratu ditugu, eta horietatik gehien harritu gaituena plazaratzea interesgarria izango litzatekeela pentsatu dugu.



Kono honen sortzailea Carlos Iñon dugu, eta taldeetan jolasean dauden indarrak islatzeko asmoarekin sortu zuen.

Irudian ikus dezakegun moduan, Manifiestotik Latentera heltzeko, konoan zehar hainbat kontzeptu azaltzen dira. Horiek argitzeko asmotan, lehenik eta behin konoaren bi puntu nagusiak zer diren azalduko dugu. Ondoren, horien inguruko definizio edo informazio laburra luzatuko dugu ondorengo puntuetan.

Kontzeptu nagusiak:
  • Manifiesto: Taldeetan agerian gelditzen dena izango litzateke.
  • Latente: Taldeetan izkutuan gelditzen den guztia.
Kontzeptu batetik bestera igarotzeko eman behar diren pausuak (ezkerreko kontzeptuak):

  • Afiliazioa: Pertenentzia sentimendua. Taldeko kidearen sentipena izaterakoan, bertaratzeko gogoak sortzen zaizkigu.
  • Kooperazioa: Elkarrekin eraikitzea. Elkarrekin eraikitzera ohitu behar gara.
  • Pertinentzia: Beste bi oinarriak finkatzean, azken hau gauzatzea posible izango da, beraz aurreko bi kontzeptuen batura da.
Aipatutako kontzeptuak betetzeko ezinbesteko puntuak (eskuineko kontzeptuak):

  • Komunikazioa: Elkar ulertzea, entzuten jakitea.
  • Ikaskuntza: Taldekideekin ikaskuntza prozesua burutzea, eta besteengandik ikastea.
  • Telé: Taldean lan egiterakoan gure jarrerak kontrolatzea, taldeko partaide guztiekin ez garelako berdin eramango. Gertatzen diren gauzetaz gai sentitzea. Lanerako klima egoki bat sortzea guztion zeregina dugu.
Informazio iturria: Vectores del cono invertido.




domingo, 25 de septiembre de 2016

Asteko erreflexioa

Bizi izan dugun aste honetan hainbat emoziok hartu dute parte, batez ere emozio txarrak, giroan estresa somatzen zen...


Klasea bukatzerakoan, hitz bat esateko eskatzen digute, eta aste honetan gehien entzun ditugun hitzak ez dira oso positiboak izan (beltza, estresa...).

Agian pazientzia pixka bat behar dugu, etorkizunean pentsatzeari utzi. Hemen eta orain zer gertatzen den aztertu behar dugu, momentuan momentukoa.

Jarrera positibo bat izanez gero, dena errazagoa ikusten da. Unibertsitateko azken urtea dela kontuan harturik, gugatik hoberena eskaintzen saiatu behar gara, eta horretarako estresak eta jarrera txar batek ez digu laguntzen. Gure barrenak positibotasunez bete behar ditugu, arazoak gainditzen saiatu, hauen aurrean gelditu beharrean.

Hemen eta orain egotea da garrantzitsuena, hemen eta orain gaude, hemen eta orain dago gure etorkizuna, gu gara gure bizitzaren jabe eta positibotasunez jokatzen baldin badugu, bizitzak gauza positiboak itzuliko dizkigu.