Mostrando entradas con la etiqueta Emozio. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Emozio. Mostrar todas las entradas

domingo, 12 de marzo de 2017

Antzerkia

Oraingo honetan gure azken lanaren inguruan hitz egingo dugu. Hilabete hauetan hainbeste lan egin eta gero momentua heldu da, hau da, antzezteko momentua iritsi da. Asteazkena, urduritasunez beteriko eguna izan zen . Lehenengo antzerkiak hasi ziren, eta ikusle moduan aritzeak, gure burua momentu hartan kokatzeak ekarri zuen. Gure kideak bizi ari ziren nerbioak eta azken prestakuntzak hurrengo egunean biziko genituela ohartu ginen.

Osteguna heldu zen, gure antzezlanaren eguna. Goizeko lehen ordutik ezinegona nabaria zen gure gorputzetan eta entsegua egiteko beharra sumatzen genuen momentu oro. Segurtasun eza handia sentitu genuen eta azkenengo prestakuntzak egin genituen. Irakasleei hurbildu eta antzerkia egin baino lehen entsegu bat egitea nahi genuela esan genien. Erantzuna, baiezkoa izan zen baina ostegunean antzeztu behar zuten beste talde batekin konpartitu behar izan genuen. Haiek, lehenengoak izan ziren, modu honetan gure atrezzoa prestatua egongo zen geroko. 

Denbora pasatu eta arazoak sortu ziren elementu ezberdinekin, beraz, beste taldearen entsegua luzatu egin zen. Horrek, kaltea ekarri zuen gure taldera, ezin izan genuelako entsegu oso bat egin. Gainetik birpasatu genuen gure antzerkia eta bat-batean gure ikusleak etorri ziren. Gure burua seriotasunean kokatu eta hasi ginen. Dena oso azkar pasatu zela gogoratzen dugu, hainbeste bider errepikatu izana eta momentuko urduritasunak, antzerkia bolada baten pasatu zela dirudi. 

Esan beharra daukagu, emaitzarekin oso ondo sentitzen garela eta lan gogorra egin dugula uste dugu. Hona hemen egindako antzerkairen argazki batzuk.












domingo, 23 de octubre de 2016

Asteko erreflexioa



Astebete baino gutxiago geratzen zaigu klaseak bukatzeko, eta praktikaldiei ongi etorria emateko.
Egia esan, gogo handiak ditugu klaseak denboraldi batez ixteko. Haize freskoa behar dugu ahalik eta arinen. Atseden apur bat praktikak hasi aurretik.

Azkenengo aste hauei erreparatuta, edo hobe esanda kurtsoa hasi ginetik gau arte, dexente zoratu gaituztela esan beharra daukagu. Beraz, egoera guzti honen aurrean gure iritzia eta inpresioak azaleratzea ezinbestekoa deritzogu... agian, geroxeago egoera aldatzen da eta auskalo! iritziz aldatu eta  listo! Baina zoritxarrez, orain arte izan ditugun sentsazioak txarrak izan direla esan beharra daukagu.

Gauza gehiegi egiteko eta disfrutatzeko tarte gutxi. Horrek azkenean ikasleon  frustrazioa, haserrea eta estutasuna areagotzen du. Arestian aipatu dugun bezala, praktikak hementxe dauzkagu eta gozatzen ikasteko gogoekin gaude. Esperientzia, teknikak eta ezagutza berriak berenganatzeko gogo izugarriekin noski.

Beraz, hausnarketa eta egoeraren berri eman ondoren esan beharra daukagu azken txanpan gaudela jada!
Eta bueltatzerakoan, lanari gogor ekin behar diogula berriz ere... bitartean disfrutatzera!!

 

domingo, 25 de septiembre de 2016

Asteko erreflexioa

Bizi izan dugun aste honetan hainbat emoziok hartu dute parte, batez ere emozio txarrak, giroan estresa somatzen zen...


Klasea bukatzerakoan, hitz bat esateko eskatzen digute, eta aste honetan gehien entzun ditugun hitzak ez dira oso positiboak izan (beltza, estresa...).

Agian pazientzia pixka bat behar dugu, etorkizunean pentsatzeari utzi. Hemen eta orain zer gertatzen den aztertu behar dugu, momentuan momentukoa.

Jarrera positibo bat izanez gero, dena errazagoa ikusten da. Unibertsitateko azken urtea dela kontuan harturik, gugatik hoberena eskaintzen saiatu behar gara, eta horretarako estresak eta jarrera txar batek ez digu laguntzen. Gure barrenak positibotasunez bete behar ditugu, arazoak gainditzen saiatu, hauen aurrean gelditu beharrean.

Hemen eta orain egotea da garrantzitsuena, hemen eta orain gaude, hemen eta orain dago gure etorkizuna, gu gara gure bizitzaren jabe eta positibotasunez jokatzen baldin badugu, bizitzak gauza positiboak itzuliko dizkigu.