Mostrando entradas con la etiqueta agurra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta agurra. Mostrar todas las entradas

domingo, 12 de marzo de 2017

Antzerkia

Oraingo honetan gure azken lanaren inguruan hitz egingo dugu. Hilabete hauetan hainbeste lan egin eta gero momentua heldu da, hau da, antzezteko momentua iritsi da. Asteazkena, urduritasunez beteriko eguna izan zen . Lehenengo antzerkiak hasi ziren, eta ikusle moduan aritzeak, gure burua momentu hartan kokatzeak ekarri zuen. Gure kideak bizi ari ziren nerbioak eta azken prestakuntzak hurrengo egunean biziko genituela ohartu ginen.

Osteguna heldu zen, gure antzezlanaren eguna. Goizeko lehen ordutik ezinegona nabaria zen gure gorputzetan eta entsegua egiteko beharra sumatzen genuen momentu oro. Segurtasun eza handia sentitu genuen eta azkenengo prestakuntzak egin genituen. Irakasleei hurbildu eta antzerkia egin baino lehen entsegu bat egitea nahi genuela esan genien. Erantzuna, baiezkoa izan zen baina ostegunean antzeztu behar zuten beste talde batekin konpartitu behar izan genuen. Haiek, lehenengoak izan ziren, modu honetan gure atrezzoa prestatua egongo zen geroko. 

Denbora pasatu eta arazoak sortu ziren elementu ezberdinekin, beraz, beste taldearen entsegua luzatu egin zen. Horrek, kaltea ekarri zuen gure taldera, ezin izan genuelako entsegu oso bat egin. Gainetik birpasatu genuen gure antzerkia eta bat-batean gure ikusleak etorri ziren. Gure burua seriotasunean kokatu eta hasi ginen. Dena oso azkar pasatu zela gogoratzen dugu, hainbeste bider errepikatu izana eta momentuko urduritasunak, antzerkia bolada baten pasatu zela dirudi. 

Esan beharra daukagu, emaitzarekin oso ondo sentitzen garela eta lan gogorra egin dugula uste dugu. Hona hemen egindako antzerkairen argazki batzuk.












domingo, 22 de enero de 2017

Practicumaren amaiera

Gabon irakurleok!!

Aurretik aipatutako moduan aste honetan bi sarrera izango ditugu. Gure practicum-a amaitu da eta orain unibertsitatera bueltatzeko ordua da. Pena handiz amaitzen dugu esperientzia hau eta pertsonalki esan dezaket oso esperientzia atsegina dela. Hezitzaile rola hartu eta gero nire ezagupenak eta esperientziak handituz joan dira , azkenean errealitatean kokatu egiten gara eta unibertsitatean landutako gauzak praktikan jartzean benetan ikasteak ekartzen du. Oso baliagarriak izan dira praktika hauek eta laister egoera horrerata bueltatzea espero dut.

Agur polita izan zen, jaialdi txiki bat antolatu genuen non haurrek musika, merendola eta eskulanak egin zituzten. Haiek egindako argazki album bat oparitu zidaten eta oso eskertuta nago jaso dudan tratuagatik. Irakasle nahiz ikasleak oso ondo zaindu naute egonaldi honetan eta egoera errealak bizitzen lagundu didate.

Orain, unibertsitatera bueltatzea dagokigu, gure azken lanak antolatu eta aurkezteko. Oso denbora gutxi dugu eskatutako guztia antolatzeko, egian esan ikasturte honen antolakuntza zoratuta gaitu baina esfortsu handiz guztia antolatuko dugu modu honean gure ikasketak amaitzeko.

Besterik gabe, datorren astera arte !!!