Mostrando entradas con la etiqueta pentsamenduak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta pentsamenduak. Mostrar todas las entradas

domingo, 23 de octubre de 2016

Asteko erreflexioa



Astebete baino gutxiago geratzen zaigu klaseak bukatzeko, eta praktikaldiei ongi etorria emateko.
Egia esan, gogo handiak ditugu klaseak denboraldi batez ixteko. Haize freskoa behar dugu ahalik eta arinen. Atseden apur bat praktikak hasi aurretik.

Azkenengo aste hauei erreparatuta, edo hobe esanda kurtsoa hasi ginetik gau arte, dexente zoratu gaituztela esan beharra daukagu. Beraz, egoera guzti honen aurrean gure iritzia eta inpresioak azaleratzea ezinbestekoa deritzogu... agian, geroxeago egoera aldatzen da eta auskalo! iritziz aldatu eta  listo! Baina zoritxarrez, orain arte izan ditugun sentsazioak txarrak izan direla esan beharra daukagu.

Gauza gehiegi egiteko eta disfrutatzeko tarte gutxi. Horrek azkenean ikasleon  frustrazioa, haserrea eta estutasuna areagotzen du. Arestian aipatu dugun bezala, praktikak hementxe dauzkagu eta gozatzen ikasteko gogoekin gaude. Esperientzia, teknikak eta ezagutza berriak berenganatzeko gogo izugarriekin noski.

Beraz, hausnarketa eta egoeraren berri eman ondoren esan beharra daukagu azken txanpan gaudela jada!
Eta bueltatzerakoan, lanari gogor ekin behar diogula berriz ere... bitartean disfrutatzera!!

 

miércoles, 5 de octubre de 2016

Asteko Erreflexioa

Hegoak astinduz, bidea eginez...

Beste aste bat igaro da, zehatzagoak izateko, ikasturteko 5.astea. Lehenengo asteetan zurrunbilo baten barruan sentitzen ginen, noraezean. Hala ere, pixkanaka gure buruak kokatzen joan izan gara, eta aste honetan, zurrunbilo horretatik argi izpi batzuk ikusten hasi gara. 

Asteetan zehar, ikasturte amaierarako egin behar dugun antzezlanaren gaia aukeratzen ibili izan gara. Hainbat proposamen atera izan ziren, eta eztabaidatzen aritu ondoren, azkenik badugu gure gaia: Autonomia!

Gaia zehaztu genuenean, antzezlanean kokatu genuen gure burua eta ondorengo galdera egin genion geure buruari: Nola irudikatu genezake autonomia gure antzezlanean?. Hainbat ideia atera ziren, eta ateratzen joan ahala, taldeko idazkariak ideiak orrian jaso zituen. Ideia dexente atera izan dira, eta oraindik aterako dira noski. Hala ere, guzti horietatik, erabili edo baliatu nahi ditugun ideia zehatz batzuk baditugu, eta hau kontuan izanik,, azkenean... EKOIZTEN HASI GARA!

Hona hemen, aste honetako gure ekoizpen prozesuaren irudi batzuk: 









martes, 4 de octubre de 2016

Asteko erreflexioa

Aste hau aurrekoa baino pixkat positiboagoa izan da, baina oraindik ikus daitezke estresa, nekea, amorrua eta inkonprentsioa. Elkarrizketak beti berdinak dira, etxerako lan mordoa...horrela lanez gainezka egon arte. Egunero, IKT-ko klaseetan esan behar ditugun hitzetan nabaritu egin da egoera hau. Lasaiago gaude IKT-ko irakasgaiarekiko, baina hala ere, hitzak ez dira oraindik positiboak izaten ari. Gehienak negatiboak edo neutroak dira.

Arreta deitu digun gauzetako bat, aurreko urteetako portfolioak ikustea izan da. Zelako lana!!!! Harriturik geratu gara...Batzuk oso landuak zeuden...profesionalak izango balira bezala. Horiek ikustean, lehenengo sentzazioa, harridura eta ezintasuna izan da. Nola egingo dugu guk horrelako portfolioa?? Ez daukagu horrelako lan osatu bat egiteko denbora askorik!... Izan ere, unibertsitatetik kanpo batzuk lan egiten dugu, eta bestelako ardurak batzuk ditugu. Hala ere, ideiak hartzeko eta horiek ordenatzeko balio izan digu.

Ea zer eskaintzen digun hurrengo asteak...