Mostrando entradas con la etiqueta esku-hartzea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta esku-hartzea. Mostrar todas las entradas

jueves, 2 de febrero de 2017

Jardunaldiak- Teatro Paraíso

Eguerdi on irakurleok!

Gaurko egunean, Teatro paraísok eskainiko diguten jardunaldiei hasiera eman diegu. Horretarako gaur hitzaldi bat izan dugu testuinguruan kokatzeko, eta bide batez, beraien esperientziak azaldu dizkigute. 

Bertan, duela urte batzuk sortu zuten KunArte proiektuari buruz hitz egin digute eta egia esan, oso interesgarria iruditu zaigu. Horrez gain, haurrarekiko daukaten ikuspegia erakutsi digute, eta gure ikuspuntua zabaltzen lagundu digute. 

Biharko egunean beste jardunaldi bat izango dugu eta horretarako, beraien etxeko ateak zabaldu dizkigute. Hori dela eta, hurrengo egunetan bihar biziko ditugun esperientziak partekatuko ditugu. 


domingo, 25 de diciembre de 2016

Dramatizazioa praktiketako egonaldian

Kaixo irakurle agurgarri horiek!

Jada oporretan gaudela gogoeta txiki bat egiteko garaia heldu dela uste dugu. Horretarako gure praktiketako egonaldiari buelta bat eman diogu dramatizazioa nola lantzen den gogoratzeko.

Hori egin ostean konturatu egin gara dramatizazioa dantzaren edo ipuin kontaketaren bidez lantzen dela. Hurrengo lerroetan Traña-Matienako Herri Eskolan nola lantzen den azalduko dugu.

Matienan dramatizazioari ez zaio garrantzia ematen, plan orokorrean behintzat. 3 urteko gela batean irakasle berritzaile bat dago, eta honek dramatizazioari garrantzi handia ematen dio.

Lehenik eta behin irakasle honek ipuin bat aukeratzen du. Bigarrenik ipuina bi astez gutxi gora behera kontatzen du; modu horretan umeek istorioa ezagutzen eta barneratzen joango dira. Behin bigarren pausu hori eginda hirugarren bat dator: ipuina dramatizatzea.

Horretarako pertsonaiak banatzen ditu. Adibidez otso bat, orein bat, txerri bat, untxi bat eta hartz bat. Modu horretan bost pertsonai izango lirateke bakarrik, hori dela eta bi aukera ditu buruan; edo pertsonai berdinak errepresentazio berdinean biderkatzea edo funtzioa behin baino gehiagotan egitea. 

Behin pertsonaien kontua argi izanda, hauek nola karakterizatu daitezke bere kabuz lantzen du; pertsonaien aurpegiak kareta bihurtzea. Pausu honetan nik egingo nukeena: karetak edo jantziak haiekin prestatzea eta haien parte hartzea sustatzea.

Beraz bere ideia berritzaileak egokiak iruditzen zaizkigu, baina gure ustez umeen inplikazioa falta da. Umeen parte hartzea sustatzeko mila modu daude horietako batzuk ipuinaren aukeraketa, kontatzeko modua (txotxongiloak, itzal txinatarrak...) pertsonaien aukeraketa edo hauen karakterizazioan parte hartzea izango litzateke.




Beraz berriz ere, dantzarekin gertatzen den bezala, umearen parte hartzea sustatzen ez badugu, nahiz eta ariketa berria izan eskema zaharra jarraitzen du; irakasleek askatasuna ezabatzen dute eta ez diete parte hartze aktiboari garrantzia ematen.

domingo, 20 de noviembre de 2016

Praktiketako 3.astea

Kaixo irakurle maiteok! Aste honetan, gure praktikaldiko 3.asteari buruz hitz egingo dugu.

Gure taldean iritzi desberdinak daude praktikaldiari buruz. Batzuk gustorago gaude eta beste batzuk deserosoago... Badaude pertsona batzuek harreman oso ona dutenak tutoreekin eta asko ikasten ari direla ematen dizkioten informazio eta aholkuei esker. Horrez gain, tutoreak ematen dien konfiantza eta segurtasunari esker, benetako irakasle bezala sentitzeko aukera ematen die.

Hala ere, badaude gure taldekide batzuek praktikaldiarekin hain pozik ez daudenak, tutore eta eskolaren antolakuntzari dagokionez. Beraz, egitea pentsatuta zeukaten esku-hartzea asko murrizten da.

Batzuek, dramatizazioa egunero ikusten dugu gure klaseetan. Bai abestien bidez, marrazkiak eginez, arteko ekintzen bidez, gorputz adierazpena lantzen diren ekintzen bidez...

Baina beti zerbait hobetu daitekeenez, ideia batzuk pentsatu ditugu klasean dramatizazioak indar handiagoa hartu dezan. Horregatik gure tutorea eta eskolaren baimena izanda, ondo prestatuko dugu esku-hartze hau eta hurrengo asteetan aplikatzen hasiko dugu.

Besterik gabe, hurrengo asterarte! :)

P.D:Ea zer eskaintzen digun aste berri honek!