Mostrando entradas con la etiqueta Positibitatea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Positibitatea. Mostrar todas las entradas

domingo, 19 de febrero de 2017

Hausnarketarako momentua

Kaixo lagunak!

Pasaden egunean gure Bloggaren eta Sites-aren buruzko aurkezpen bat egin genuen klasean. Aurkezpen honen bidez gure klase-kideek kurtsoan zehar egin dugun lana ikusi eta zenbait ideia hartu ahal izan zituzten.

Aurkezpena egiten genuen bitartean gure plataformek zituzten zenbait "arazo" edo "ahulezi" detektatu genituen, horregatik sarrera honen izenburua, hausnarketarako momentua heldu delako.

Ikusi ahal izan dugu, nola gure lana zentratu egin da batez ere bakarrik informazioa botatzean, eta ez benetako eta baliozko hausnarketa bat egitean. Horregatik talde bezala pentsatu dugu, beharrezkoa dela egin dugun lanari buelta bat ematea, hau gure etorkizunerako baliozkoa izan dezan.

Beraz, egoera hau ikusita lanari ekingo diogu eta gure buruak zentuko ditugu plataforma hauei etekinik handiena ateratzeko.

domingo, 6 de noviembre de 2016

Pertsonaiak sortzen


Gure estreinaldiaren eguna gero eta hurbilago dagoenez, lanarekin jarraitu beharra dago nahiz eta praktiketan egon. Hurrengo post honetan, sortutako pertsonaiak aurkeztuko dizkizuegu; aipatu beharra dago hauek ez direla produktu finalak, baizik eta esperimentazioan oinarritutako zirriborroak.

AMILOTX
Hasteko, gure protagonista aurkeztuko dizuegu. Gure asmoa, txori baten irudia adieraztea izan da, beraz, argazkian ikusi daitekeen moduan, hego handiekin eta luma ugariekin diseinatu dugu. Bere izena, Amilotx da eta Amilotx urdin txoritik dator. Hegazti hau eredutzat harturik, gure pertsonaiaren  hegoak koloreztatzeko oinarritu gara. Jorratuko dugun gaia, autonomia izango denez, txorian oinarritu gara, askatasun kutsu hori irudikatzeko. 

Horrez gain, beste bi pertsonaiak, gure protagonista nagusiaren irudikapen berdina izango dute. Aldaketa bakarra, gure protagonistaren  gurasoak izango dira, hegoen tamainan hain zuzen. 

Ezaugarriak: Txoria txikia denez ahots zorrotza eta mugimendu azkarrak izango ditu. Hasieran beldurtia izango da, baina istorioa aurrera doan heinean beldur hori desagertuz joango da pertsonai ausart eta indartsua sortuz. 

Behin gure protagonista ezagutu duzuen goaz bigarren mailako pertsonaiak ezagutzera:

KOLITX
Hau Kolitx da, eta ikusten denez arrain baten antza du; hori ezkaten irudikapenarekin lortu nahi izan dugu. 

Ezaugarriak: "Nemo-ren bila" filmean oinarrituz, Dory-k "balearen hizkuntza" hitz egiten duena adierazi nahi genuke. Beraz, pertsonai honek, ahots tonu baxua izango du.

NINATX
Pertsonaia hau ez dugu kastorearekin nahastu behar. Honetan, hosto bat irudikatzea nahi genuen.  esan beharra dugu, IKTn egindako dokumentalean oinarritu garela, hau egiteko. Dokumentalean, autonomia kontzeptua, modu abstraktuan irudikatzen dugu, hostoak arboletik askatzen diren unearekin hain zuzen. 
Beraz, ideia horretaz baliaturik, pertsonaia hau sortu dugu. 

Ezaugarriak: Hostoak pixkanaka erortzen direnez, bere ahotsa eta mugimenduak lasaiak izango dira.


TXOPITX
Azkenengo pertsonaia, Txopitx da eta ikusten denez oraindik bere irudia ez dugu argi. Jakin badakigu izaki ugaztun bat irudikatzea nahi dugula baina oraindik lanean gaude. 
Lehengo irudiari dagokionez, elefantea  eta bigarrenean aldiz, zebra irudikatzen da.

Ezaugarriak: Zehaztu gabe.

Post honi bukaera emateko aipatu beharra dago ez dugula pertsonaiak irudiak dituen ezaugarri guztiekin hornitu, modu horretan bistan dagoena irudikatuko dugulako, eta gure lana originala eta berritzailea izatea nahiko genuke. 

miércoles, 26 de octubre de 2016

Gure taldearen logoa eta eslogana.

Jadanik gure taldeak badauka bere logoa eta eslogana!! saiakuntza ugariren ondoren heldu gara gure helmugara!

Logoa:


Eslogana (aho korapiloa): 

GorringoStar kantu izar

GoStarGorringo arrautza zuringo

Ingo ingo ez ahal dugu egingo

Txorizo, patata eta arrautza gorringo

GorringoStar bazkari edar.

miércoles, 5 de octubre de 2016

Asteko Erreflexioa

Hegoak astinduz, bidea eginez...

Beste aste bat igaro da, zehatzagoak izateko, ikasturteko 5.astea. Lehenengo asteetan zurrunbilo baten barruan sentitzen ginen, noraezean. Hala ere, pixkanaka gure buruak kokatzen joan izan gara, eta aste honetan, zurrunbilo horretatik argi izpi batzuk ikusten hasi gara. 

Asteetan zehar, ikasturte amaierarako egin behar dugun antzezlanaren gaia aukeratzen ibili izan gara. Hainbat proposamen atera izan ziren, eta eztabaidatzen aritu ondoren, azkenik badugu gure gaia: Autonomia!

Gaia zehaztu genuenean, antzezlanean kokatu genuen gure burua eta ondorengo galdera egin genion geure buruari: Nola irudikatu genezake autonomia gure antzezlanean?. Hainbat ideia atera ziren, eta ateratzen joan ahala, taldeko idazkariak ideiak orrian jaso zituen. Ideia dexente atera izan dira, eta oraindik aterako dira noski. Hala ere, guzti horietatik, erabili edo baliatu nahi ditugun ideia zehatz batzuk baditugu, eta hau kontuan izanik,, azkenean... EKOIZTEN HASI GARA!

Hona hemen, aste honetako gure ekoizpen prozesuaren irudi batzuk: 









domingo, 25 de septiembre de 2016

Asteko erreflexioa

Bizi izan dugun aste honetan hainbat emoziok hartu dute parte, batez ere emozio txarrak, giroan estresa somatzen zen...


Klasea bukatzerakoan, hitz bat esateko eskatzen digute, eta aste honetan gehien entzun ditugun hitzak ez dira oso positiboak izan (beltza, estresa...).

Agian pazientzia pixka bat behar dugu, etorkizunean pentsatzeari utzi. Hemen eta orain zer gertatzen den aztertu behar dugu, momentuan momentukoa.

Jarrera positibo bat izanez gero, dena errazagoa ikusten da. Unibertsitateko azken urtea dela kontuan harturik, gugatik hoberena eskaintzen saiatu behar gara, eta horretarako estresak eta jarrera txar batek ez digu laguntzen. Gure barrenak positibotasunez bete behar ditugu, arazoak gainditzen saiatu, hauen aurrean gelditu beharrean.

Hemen eta orain egotea da garrantzitsuena, hemen eta orain gaude, hemen eta orain dago gure etorkizuna, gu gara gure bizitzaren jabe eta positibotasunez jokatzen baldin badugu, bizitzak gauza positiboak itzuliko dizkigu.