Mostrando entradas con la etiqueta Hasiera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hasiera. Mostrar todas las entradas

domingo, 26 de febrero de 2017

Kaixo irakurle maiteok! Hemen gaude berriz gorringostar taldea! Aste hau oso mugitua izan da... izan ere, gure antzerkiko lehen entseguak izan ditugu!!! Eszenatokia probatzen egon gara, pertsonaia bakoitzak egin behar dituen mugimenduak antolatu, argiztapena probatu etab!

Hona hemen artzerkiari buruzko argazki batzuk......











Horrez gain atrezzoan aldaketa batzuk egin ditugu eta objektu berriak ere sortu... hona hemen adibide batzuk...



Eta ez ahaztu!! Asteazken eta ostiral honetan, musikako irakasgaian gure dantza eta ipuin musikala ikusteko aukera izango duzue! Asko ensaiatzen ari gara, beraz, espero dugu ondo ateratzea eta zuei asko gustatzea!

Ikusiko dugu zer eskaintzen digun hurrengo asteak...

Staying alive!

jueves, 26 de enero de 2017

Unibertsitatera buelta!


Eguerdi on irakurleok!!!

Unibertsitatean gaude berriz ere, eta ondorioz,  gure burua birrantolatzea tokatzen zaigu!!

Hasteko, jada aurreko sarreretan aipatu izan dugun moduan, antzezlan bat prestatzen ari gara, pausoz pauso. Hori dela eta, hausnarketa bat egin dugu, orain arte jasotako edukiak eta baliabideak mahai gainean jarriz. Lehenik eta behin, esan beharra daukagu, aipatutako prozesua bakarka egin dugula eta ondoren guztiok batera bildu eta bakoitzaren ideiak komentatu ditugula. Ateratako ideia guztietatik esanguratsuenak bildu eta idatzi ditugu.

Jarraian agertzen diren irudietan beraz, orrian jaso izan dugun guztia ikusi ahal izango duzue:




Bistakoa denez, oraindik  ez daukagu antzezlanaren inguruko ideia finko bat, baina espero dugu poliki-poliki ideia finkatzen joatea. Dena den, lanean jarraituko dugu buru-belarri!


miércoles, 5 de octubre de 2016

Asteko Erreflexioa

Hegoak astinduz, bidea eginez...

Beste aste bat igaro da, zehatzagoak izateko, ikasturteko 5.astea. Lehenengo asteetan zurrunbilo baten barruan sentitzen ginen, noraezean. Hala ere, pixkanaka gure buruak kokatzen joan izan gara, eta aste honetan, zurrunbilo horretatik argi izpi batzuk ikusten hasi gara. 

Asteetan zehar, ikasturte amaierarako egin behar dugun antzezlanaren gaia aukeratzen ibili izan gara. Hainbat proposamen atera izan ziren, eta eztabaidatzen aritu ondoren, azkenik badugu gure gaia: Autonomia!

Gaia zehaztu genuenean, antzezlanean kokatu genuen gure burua eta ondorengo galdera egin genion geure buruari: Nola irudikatu genezake autonomia gure antzezlanean?. Hainbat ideia atera ziren, eta ateratzen joan ahala, taldeko idazkariak ideiak orrian jaso zituen. Ideia dexente atera izan dira, eta oraindik aterako dira noski. Hala ere, guzti horietatik, erabili edo baliatu nahi ditugun ideia zehatz batzuk baditugu, eta hau kontuan izanik,, azkenean... EKOIZTEN HASI GARA!

Hona hemen, aste honetako gure ekoizpen prozesuaren irudi batzuk: 









miércoles, 14 de septiembre de 2016

Hasiera...

-  Urte berri bat, ikaskide berdinak, leku berdinean... -
Gorringo Star, 2016


Hasi egin aurretik analisi bat egitea oso garrantzitsua da. Zer egingo dugu analisi honetan galdetuko duzue, ezta? 

Hasteko non gauden ikusi beharko dugu, hau urte osoan zehar egin beharreko jarduera bat izango da, beti puntu zehatz batetik bestera ibiliko gara eta. Hasierako egun hauetan oso galduta sentitzen gara, denbora larri, gauza asko egiteko. 

Honekin hurrengo atalera heltzen gara, nora goaz. Gure helmuga irakasle ondo prestatuak izatea da, edo beste kasu batzuetan, master ikasketei bideratutako bidea da. Horretarako azkenengo urte honetan Dramatizazio Minorra aukeratu dugu, minor guztietatik interesgarriena, eta beharrezkoa den guztia bere osotasunean lantzen duen bakarra. Minor honi praktikotasun handiena ikusten diogu, HHko gela batean egunero gertakizun desberdinak gertatzen direlako, eta gertakizun horiei aurre egiteko inprobisasioa erabili beharko dugu; minor hau alde horretatik asko lagunduko digu. 

Bukatzeko azkenengo puntura joko dugu. Nola egingo dugu? Momentu honetan kokatzen hasi egin gara. Hasiera denez pixka bat galduta sentitzen gara baina horrek ez du gure motibazioa amatatuko.

Polita iruditzen zaigu gure motibazioa plazaratzea, modu horretan, etorkizunean, hau berriz bizitzeko aukera izango dugu; esaldien bidez egingo dugu. 

Egun txarren eta onen artean dagoen desberdintasun bakarra honen aurrean daukagun jarrera da. 

Pentsamendu positibo bakarra egun oso bat alda dezake. 

Egizu gaurko eguna egun ahaztezin bat.


Ikusiko dugu zer datorren ikasturtean zehar...