lunes, 28 de noviembre de 2016

Praktiketako 4.astea

Jada pasa zaigu beste aste bat...eta hortaz...hemen gaituzue berriro!

Gure praktikaldiak aurrera doazen heinean, gure esperientziak ere aberastuz doaz. Egun hauetan dramatizaio arloarekin loturiko hainbat jarduera burutu izan ditugu. Gaurko honetan gure geletan lantzen den abesti bati zein keinu atxikitzen diogun azalduko dugu.

Abestia "ikusi ikusi han" izenekoa da, eta ondorengo lerroetan abestiaren letra jarriko dugu:

Ikusi ikusi han 

teilatu gainean 

kriston aberea 

triziklo batean 

tronpa du aurrean 

isatsa atzean

ja ja ja ja 

elefantea da! 
(x8)


Abestiaren letra kontuan hartuz egiten diren mugimenduak: 

1. Ikusi ikusi han (eskuak begiak seinalatuz eta gero aurrera seinalatuz)

2. Teilatu gainean (teilatuaren forma egin eskuekin)

3. Kriston aberea (esku biekin borobil handi bat irudikatu)

4. Triziklo batean (besoak zirkuluan mugitu eta hankak astindu)

5. Tronpa du aurrean (bi besoekin tronpa irudikatu)

6. Isatsa atzean (eskuetako bat ipurdiaren parean jarri eta ezker eskuin mugitu)

7. Ja ja ja ja! (bi eskuekin sabela kolpatu poliki)

8. Elefantea da ( esku bateko hatz erakuslearekin gora-behera mugimenduak egin)

Guzti hau jakinda, orain zuen txanda da!!



domingo, 20 de noviembre de 2016

Praktiketako 3.astea

Kaixo irakurle maiteok! Aste honetan, gure praktikaldiko 3.asteari buruz hitz egingo dugu.

Gure taldean iritzi desberdinak daude praktikaldiari buruz. Batzuk gustorago gaude eta beste batzuk deserosoago... Badaude pertsona batzuek harreman oso ona dutenak tutoreekin eta asko ikasten ari direla ematen dizkioten informazio eta aholkuei esker. Horrez gain, tutoreak ematen dien konfiantza eta segurtasunari esker, benetako irakasle bezala sentitzeko aukera ematen die.

Hala ere, badaude gure taldekide batzuek praktikaldiarekin hain pozik ez daudenak, tutore eta eskolaren antolakuntzari dagokionez. Beraz, egitea pentsatuta zeukaten esku-hartzea asko murrizten da.

Batzuek, dramatizazioa egunero ikusten dugu gure klaseetan. Bai abestien bidez, marrazkiak eginez, arteko ekintzen bidez, gorputz adierazpena lantzen diren ekintzen bidez...

Baina beti zerbait hobetu daitekeenez, ideia batzuk pentsatu ditugu klasean dramatizazioak indar handiagoa hartu dezan. Horregatik gure tutorea eta eskolaren baimena izanda, ondo prestatuko dugu esku-hartze hau eta hurrengo asteetan aplikatzen hasiko dugu.

Besterik gabe, hurrengo asterarte! :)

P.D:Ea zer eskaintzen digun aste berri honek!

martes, 15 de noviembre de 2016

Praktiketako lehen astean ikusitako dramatizazioa

Jadanik badakigunez praktiketan gabiltza denok eta horregatik gure lehenengo asteko esperientzia zati bat zabaldu nahi dugu besteei ideiak emateko asmoz.

Lehen aste honetan dramatizazioa eskoletan guztiz erabiltzen dela ikusi dugu. Egunero klase orduetan, bai umeek bai irakasleek erabiltzen dute hau. 

Sarrera honetan eskoletan ikusi dugun eta guri oso interesgarria iruditu zaigun ariketa bat proposatzen dugu:

Paperez egindako txotxongiloak

Erabiliko ditugun materialak: 
Paper zuri bat 
Margoak 
Artaziak 
Pegamentua 

Prozedura:

- Lehenik eta behin paper zuriaren ezkerreko aldean marraztutako lauki baten barnean haurrek nahi duten pertsonaia marraztu eta margotuko dute.

- Hau egin eta gero, irakasleen laguntzaz paperaren eskuineko aldearen zati bat moztuko dute, papera laukizuzen formatik karratu formara bihurtzen.

- Behin hau eginda paperari tutu forma emango diogu eta horretarako ezkerreko aldea eskuinekoarekin itsatsiko dugu.

- Bukatzeko tutua eginda izan eta gero, eskua sartuko dugu honen barruan, gure txotxongiloa lortuz.

- Prozesua errepikatu pertsonaia desberdinak eratzeko. 

Dramatizazioa landu:

Behin materiala prestatuta izanda, umeek beraiek nahi duten istorioa antzeztu dezakete. Posiblea da haiek guk proposatutako istorioa antzeztea ere. 

domingo, 6 de noviembre de 2016

Pertsonaiak sortzen


Gure estreinaldiaren eguna gero eta hurbilago dagoenez, lanarekin jarraitu beharra dago nahiz eta praktiketan egon. Hurrengo post honetan, sortutako pertsonaiak aurkeztuko dizkizuegu; aipatu beharra dago hauek ez direla produktu finalak, baizik eta esperimentazioan oinarritutako zirriborroak.

AMILOTX
Hasteko, gure protagonista aurkeztuko dizuegu. Gure asmoa, txori baten irudia adieraztea izan da, beraz, argazkian ikusi daitekeen moduan, hego handiekin eta luma ugariekin diseinatu dugu. Bere izena, Amilotx da eta Amilotx urdin txoritik dator. Hegazti hau eredutzat harturik, gure pertsonaiaren  hegoak koloreztatzeko oinarritu gara. Jorratuko dugun gaia, autonomia izango denez, txorian oinarritu gara, askatasun kutsu hori irudikatzeko. 

Horrez gain, beste bi pertsonaiak, gure protagonista nagusiaren irudikapen berdina izango dute. Aldaketa bakarra, gure protagonistaren  gurasoak izango dira, hegoen tamainan hain zuzen. 

Ezaugarriak: Txoria txikia denez ahots zorrotza eta mugimendu azkarrak izango ditu. Hasieran beldurtia izango da, baina istorioa aurrera doan heinean beldur hori desagertuz joango da pertsonai ausart eta indartsua sortuz. 

Behin gure protagonista ezagutu duzuen goaz bigarren mailako pertsonaiak ezagutzera:

KOLITX
Hau Kolitx da, eta ikusten denez arrain baten antza du; hori ezkaten irudikapenarekin lortu nahi izan dugu. 

Ezaugarriak: "Nemo-ren bila" filmean oinarrituz, Dory-k "balearen hizkuntza" hitz egiten duena adierazi nahi genuke. Beraz, pertsonai honek, ahots tonu baxua izango du.

NINATX
Pertsonaia hau ez dugu kastorearekin nahastu behar. Honetan, hosto bat irudikatzea nahi genuen.  esan beharra dugu, IKTn egindako dokumentalean oinarritu garela, hau egiteko. Dokumentalean, autonomia kontzeptua, modu abstraktuan irudikatzen dugu, hostoak arboletik askatzen diren unearekin hain zuzen. 
Beraz, ideia horretaz baliaturik, pertsonaia hau sortu dugu. 

Ezaugarriak: Hostoak pixkanaka erortzen direnez, bere ahotsa eta mugimenduak lasaiak izango dira.


TXOPITX
Azkenengo pertsonaia, Txopitx da eta ikusten denez oraindik bere irudia ez dugu argi. Jakin badakigu izaki ugaztun bat irudikatzea nahi dugula baina oraindik lanean gaude. 
Lehengo irudiari dagokionez, elefantea  eta bigarrenean aldiz, zebra irudikatzen da.

Ezaugarriak: Zehaztu gabe.

Post honi bukaera emateko aipatu beharra dago ez dugula pertsonaiak irudiak dituen ezaugarri guztiekin hornitu, modu horretan bistan dagoena irudikatuko dugulako, eta gure lana originala eta berritzailea izatea nahiko genuke.