martes, 15 de noviembre de 2016

Praktiketako lehen astean ikusitako dramatizazioa

Jadanik badakigunez praktiketan gabiltza denok eta horregatik gure lehenengo asteko esperientzia zati bat zabaldu nahi dugu besteei ideiak emateko asmoz.

Lehen aste honetan dramatizazioa eskoletan guztiz erabiltzen dela ikusi dugu. Egunero klase orduetan, bai umeek bai irakasleek erabiltzen dute hau. 

Sarrera honetan eskoletan ikusi dugun eta guri oso interesgarria iruditu zaigun ariketa bat proposatzen dugu:

Paperez egindako txotxongiloak

Erabiliko ditugun materialak: 
Paper zuri bat 
Margoak 
Artaziak 
Pegamentua 

Prozedura:

- Lehenik eta behin paper zuriaren ezkerreko aldean marraztutako lauki baten barnean haurrek nahi duten pertsonaia marraztu eta margotuko dute.

- Hau egin eta gero, irakasleen laguntzaz paperaren eskuineko aldearen zati bat moztuko dute, papera laukizuzen formatik karratu formara bihurtzen.

- Behin hau eginda paperari tutu forma emango diogu eta horretarako ezkerreko aldea eskuinekoarekin itsatsiko dugu.

- Bukatzeko tutua eginda izan eta gero, eskua sartuko dugu honen barruan, gure txotxongiloa lortuz.

- Prozesua errepikatu pertsonaia desberdinak eratzeko. 

Dramatizazioa landu:

Behin materiala prestatuta izanda, umeek beraiek nahi duten istorioa antzeztu dezakete. Posiblea da haiek guk proposatutako istorioa antzeztea ere. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario