miércoles, 15 de febrero de 2017

Otsailak 4: Kunarte eta Kiribil antzerki taldea

Otsailaren 4an Kunartek haien etxeko ateak zabaldu zizkiguten eta bertan, Iparraldeko Kiribil antzerki taldearen eskutik, ikuskizuna eta tailer zoragarria prestatu zizkiguten. 

Goizeko 9:00etan ailegatu ginen haien etxera, eta errezepzioa bigarren solairuan izan zen. Instalazioak egiten duten lekua ikusteko aukera izan genuen. Espazio zabala eta aukera anitzekoa zen. Behin han egonda, Kiribil taldeko kide bat etorri zen, ikusiko genuen antzezlanaren zuzendaria hain zuzen, eta antzerkiari buruzko eta taldeari buruzko ezaugarri batzuk azaldu zizkigun. Egia esanda bere ikuspuntua oso interesgarria zen, batez ere Haur Hezkuntzari begira, mugimenduari garrantzi handia ematen ziolako. 

Antzerkiaren nondik norakoan azaldu zizkigun, zertan oinarritzen zen oinarrituz. Amaia Hennebutek, Kiribileko zuzendari nagusiak, Euskal Mitologiari buruzko antzezlan bat prestatzeko eskatu zion Jean-Philippe Leremboureri. Bera gai hau hartu eta jaiotza eta prozesua aurkeztu zuen, musikaren eta gorputzaren bidez, hitza erabili gabe. 

Azalpen hori jaso ondoren, beheko solairura joan ginen, antzeztokira. Han ez zeuden aktoreak eta zuzendariak bakarrik, 4-5 urteko umeak ere zeuden. Taldeko guztiok ikusi egin ditugu antzerkiak noizbait baina hau guztiz desberdina izan zen, ez bakarrik antzerki mota zela eta baizik eta umeak ikustea eta haien erreakzioak bizitzea oso interesgarria izan zelako. 

Antzerkia benetan polita eta berezia izan zen, eta gure antzerkirako zenbait ideia eman zizkigun; gure atrezzoa egiterakoan, material naturalen erabilpena, eta beste alde batetik Amaiak antzezten zuen pertsonaiaren garapena, lehenengo ez daki ezer eta gutxika esploratzeko grina dela eta aurreratuz doa. 

Esan bezala umeen erreakzioak ikuste izugarrizkoa izan zen, espero ez genuen interakzioa egon zelako. Adibidez momentu batean pertsonaiak ahoarekin soinuak egiten zituzten eta umeek hauek errepikatu edo pertsonaiak argi gorriarekin argiztatuta zegoen ura ukitzean ume batek “agua quemada” zela esan zuen, sua eta kolore gorria konektatuz. Beraz oso interesgarria izan zen hau ikustea.

Bukatzerakoan umeak agurtu eta zuzendariaren notak entzuteko aukera izan genuen. Zuzendari, aktore eta teknikoaren arteko hartu-emana ikusi genuen, asko ikasiz. Gainera hori bukatzerakoan galderak egiteko aukera eman ziguten, eta momentu hartan gai oso interesgarriak atera ziren: Zertarako umeentzako antzerkia egitea, isiltasunaren indarra eta abar. 

Hori bukatzerakoan, atseden txiki bat eduki ondoren, tailerra joan ginen. Tailer honetan maskarekin jolastu egin genuen. Lehenengo zurezko maskararekin, eta hauek ematen dituen adierazpen aukerekin (gorputzaren bidez transmititzea eta ez aurpegiarekin besteak beste). Bigarrenik gorputza aktibatzeko zenbait koordinazio ariketa egin genituen. Hirugarrenik, paper batzuetan hiru lerroen bidez gure maskarak margotu genituen, gero hauen izaera ibiltzeko eran adieraziz musikaren erritmoa jarraituz. Eta bukatzeko boluntarioek azkeneko ariketa egin zuten: maskara bati izaera eta bizitza ematea, gero antzezteko. Gure taldeko Amaiak ariketa hau egin zuen, bere maskararen bidez pertsonai beldurgarri bat sortuz.

Jean-Philippe Leremboureri antzerkia hasi aurretik azalpenak ematen

Amaia Hennebut tailerraren nondik norakoak azaltzen

Maskara errealen ariketa

Paperean egindako maskarak

Maskara bati bizitza eman



No hay comentarios:

Publicar un comentario