miércoles, 28 de diciembre de 2016

Dramatizazioa lantzen ikastetxe desberdinetan

Kaixo berriz gure irakurle maiteok!

Badakizuenez, praktikaldian murgilduta gaude eta bertan nola lantzen den dramatizazioa ikasgeletan behatu ahal izan dugu. Sarrera honetan San Prudentzio Ikastetxean (Gasteiz) nola lantzen den azalduko dugu.

Ikastetxe honen kasuan 5 urteko umeek batez ere ingelesa lantzen dutenean dramatizazioa erabiltzen dute. Bertan proiektuka ibiltzen dira eta orokorrean plangintza hurrengoa da: proiektuan zehar istorio edo ipuin bat ikastea, honekin erlazionatuta dauden zenbait ariketa egitea eta azkenik, ipuin edo istorio hau errepresentatzea.

Ipuina edo istorioa errepresentatzeko kartoi mehe bat eta berrerabili ahal diren zenbait pegatinak erabiltzen dituzte. Istorioa edo ipuina aurrera doan heinean umeek pegatinak mugitzen dituzte (hauek pertsonaiak direlako) eta beraiek egiten dute kontaketa. Orokorrean umeek oso gustora egoten dira ekintza hau egiten eta oso ondo ikasten dute ipuina edo istorioa, gainera ingelesez.

Gure ustez, ariketa hau guztiz baliagarria da eta gainera polita, umeek gustora ibiltzen direlako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario