domingo, 25 de diciembre de 2016

Dramatizazioa praktiketako egonaldian

Kaixo irakurle agurgarri horiek!

Jada oporretan gaudela gogoeta txiki bat egiteko garaia heldu dela uste dugu. Horretarako gure praktiketako egonaldiari buelta bat eman diogu dramatizazioa nola lantzen den gogoratzeko.

Hori egin ostean konturatu egin gara dramatizazioa dantzaren edo ipuin kontaketaren bidez lantzen dela. Hurrengo lerroetan Traña-Matienako Herri Eskolan nola lantzen den azalduko dugu.

Matienan dramatizazioari ez zaio garrantzia ematen, plan orokorrean behintzat. 3 urteko gela batean irakasle berritzaile bat dago, eta honek dramatizazioari garrantzi handia ematen dio.

Lehenik eta behin irakasle honek ipuin bat aukeratzen du. Bigarrenik ipuina bi astez gutxi gora behera kontatzen du; modu horretan umeek istorioa ezagutzen eta barneratzen joango dira. Behin bigarren pausu hori eginda hirugarren bat dator: ipuina dramatizatzea.

Horretarako pertsonaiak banatzen ditu. Adibidez otso bat, orein bat, txerri bat, untxi bat eta hartz bat. Modu horretan bost pertsonai izango lirateke bakarrik, hori dela eta bi aukera ditu buruan; edo pertsonai berdinak errepresentazio berdinean biderkatzea edo funtzioa behin baino gehiagotan egitea. 

Behin pertsonaien kontua argi izanda, hauek nola karakterizatu daitezke bere kabuz lantzen du; pertsonaien aurpegiak kareta bihurtzea. Pausu honetan nik egingo nukeena: karetak edo jantziak haiekin prestatzea eta haien parte hartzea sustatzea.

Beraz bere ideia berritzaileak egokiak iruditzen zaizkigu, baina gure ustez umeen inplikazioa falta da. Umeen parte hartzea sustatzeko mila modu daude horietako batzuk ipuinaren aukeraketa, kontatzeko modua (txotxongiloak, itzal txinatarrak...) pertsonaien aukeraketa edo hauen karakterizazioan parte hartzea izango litzateke.




Beraz berriz ere, dantzarekin gertatzen den bezala, umearen parte hartzea sustatzen ez badugu, nahiz eta ariketa berria izan eskema zaharra jarraitzen du; irakasleek askatasuna ezabatzen dute eta ez diete parte hartze aktiboari garrantzia ematen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario