miércoles, 15 de marzo de 2017

Agur lagunok, zorte on!

Urte osoan gure proiektua eraikitzeko lanean buru belarri aritu gara. Antzezlana prestatzeaz gain   blog eta sites bat zabaldu egin genuen ere. Hauetan prozesua eta bizitako esperientziak jaso genituen. Kurtsoa bere amaierara heldu denez, blog honi bukaera ematea beharrezkoa da, horretarako, hurrengo lerroetan  bizitako prozesuaren laburpena ikusi ahal izango duzue:

Bloga zabaldu genuen lehenengo egunean esaldi batekin zabaldu genuen:

Urte berri bat, ikaskide berdinak, leku berdinean... -

Gorringo Star, 2016

Eta egia zen, berria zen bakarra momentu horretan urtea zen eta ez genekien etorriko zen guztia nola biziko genuen. Lehengo asteetan estrés handia bizi izan genuen baina pixkanaka sentimendu horiek positiboagoak bihurtzen hasi ziren. Bide positibo horretan murgilduta geundela, gure sorkuntza prozesua hasi zen, gure lehengo ekoizpenak sortuz; dokumentala, atrezzoa eta abar.

Baina poztasun momentu horiek gutxi iraun zuten, talde lanean aritu ginen, eta zenbait arazo genituela konturatu ginen; zer egin behar genuen bagenekien baina gure ibilbidea ezin genuen zehaztu iritzi desberdin gehiegi genituelako. Ondorioz Alaitzek emandako Carlos Iñonen testu baten  (vectores del cono invertido), talde terapia egin genuen, gure rolak pixka bat banatuz eta taldearen funtzionamendua asko hobetuz. 

Behin taldearen egoera apur bat hobetu arren, lanean jarraitu genuen, testuak landu genituen, dokumentuak idatzi, sitean eduki gehiago sartu genuen, logoa eta eslogana sortu genituen, pertsonaiak eta abar. 

Baina, dena hain ondo zihoan momentuan praktiketara joan ginen. Praktikak, leku desberdinetan egin genituen, Gasteizen, Aramaion, Aretxabaletan, Matienan, Galdakaon eta Bilbon. Taldekide batzuk, dramatizazioa nola lantzen zen ikusteko aukera izan genuen; esaterako, eskola batean, itzal txinatarrak. Horrez gain,  abestiak modu desberdinetan dramatizatzen zituztela ere ikusteko aukera izan genuen.

Praktikaldian oso gustora egon arren, bukatzeko eguna heldu zen eta, unibertsitatera bueltatzera tokatu zitzaigun. Buelta gogorra egin zitzaigun eta gainera, lehenengo egunean gure kezkak eta zalantzak argitzea beharrezkoa ikusten  genuen, gure antzelanarekin aurrera egiteko. Horretarako,  dinamika baten bidez  ideia zaparradak batuz, esku artean geneukaguna antolatzeko lagungarria izan zen.

Behin zalantzak argitu ondoren eta egin beharreko guztia jakinda,   lanari gogor ekin genion eta gure antzezlanerako ideia desberdinak hartzen joan ginen. Horretarako, teatro paraisoko antzezpen bat ikusi genuen, eta  bertako aktoreekin hainbat esperientzia bizitzeko aukera izan genituen.

Lanean fin aritu ginen bitartean azkenengo asteak heldu ziren eta horrekin batera entseguei hasiera eman genien. Entseguak egiten genituen bitartean  antzerkiaren atal garrantzitsuenak dokumentatzen joan ginen.
 
Amaitzeko gure antzelana antzeztu eta emaitzarekin oso pozik gelditu garela esan beharra dugu, urte osoan egindako lana publikoari helaraztea lortu dugulako.



No hay comentarios:

Publicar un comentario